Jarrai Ezazu Hezkuntza Digitala hurrengo tokitan..


domingo, 11 de diciembre de 2011

Eta etorkizunean....ZER?

1970an Eskola 2.0ren ezaugarriak aurkezten baditugu, seguraski ez zuten sinestuko. Asko aldatu egin da eta gauza eta jarraituko du aldatzen. Jendeak uste du teknologiak ez dela aurrera joango, dena asmatuta dagoelako, eta hori ez da egia. Sarrera hoau 2 atal nagusitan banatuko ditugu. Teknologiak, eta hezkuntzarako teknologia.






Teknologia:  Egia da, teknologian pausu handiena eginda dagoela. Orain oinarri hori pixkanaka-pixkanaka asentatu behar dugu. Dena den, orain daude asmakizun asko ez direla sortu. Aurreko sarreran aipatu genuen bezala Steve Joobs paper oso garrantzitsua jokatu egin du azken urte hauetan. Orain ipiniko dizuet link interesgarri honetan etorkizuna nola izango den azaltzen dute bideo batzuen bidez. (http://www.electronica-electronics.com/Tecnologia/Que_nos_depara_el_futuro.html)





Hezkuntzara zuzendutako teknologia: Arlo honetan, esan beharra dugu orain bide luze bat geratzen dela. Nire ustez Eskola 2.0ren oinarriak berandu heldu dira eta orain garatzen hasi dira. Berandu heldu dira, baina azkenean heldura dira eta hori da garrantzitsuena. Bide honekin jarraituz gero Eskola 2.0ren helburuak lortuko dira, baina horreterako gogortsu lan egin beharko dugu denon artean.

lunes, 5 de diciembre de 2011

Eskola 2.0 (Hausnarketa)


Gizakien munduan, teknologia berriak erabat garatuak daude,baina orain dela gutxira arte ez zen eskolara eraman. Garrantzitsua iruditzen zait irakasleok IKTei buruz ezagupen oso bat izatea gero gure ikasleei transmititzeko. Aitortu behar dugu ez dela gai erraza, baina IKTen elementu garrantzitsuenak eta onuragarrienak eskolara eraman behar dugu. Informazioa komunikatzeko era asko daude, eta XXI.mendeko komunikatzeko era aldatu egin da.




Okertuta egongo ginateke orain arte komunikatu garen metodoarekin alde batera utziko bagenu, baina aitortu behar dugu orain beste teknika batzuk erabiltzen direla informazio berbera transmititzeko. Bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu eta bakoitza ezagutzea ezinbestekoa da. Beraz, Eskola 2.0ren ideiak oso interesgarriak dira. Orain soilik faltatzen da irakasleok hain onuragarri den metodo honi  eskolan erabilera on bat bilatzea.

Eh ahaztu Eskola 2-0ren web ofiziala bisitatzea!

domingo, 27 de noviembre de 2011

Telefono mugikorrak ("Unibertso bat zure eskuan")

Ia orain dela 10 urte, telefono mugikorrak errealitate bat ziren gure herrialdean. Pertsona askok erabili zituzten, baina nahiz eta garai horretan oso "futuristak" izan pentsatzea ez dauka inolako zerikusik gaur egungo eskuko telefonoekin. 2003 edo 2004 urtera arte telefono mugikorrak bakarrik deitzeko edo mezuak bildatzeko erabiltzen ziren.




Joera hori 2004 urtean aldatu zen. Telefono mugikorrak ez ziren erabiltzen jada soilik deitzeko edo mezuak bidaltzeko, argazkiak ateratzeko ere erabiltzen ziren. Niretzat hau izan zen, telefonoen mugikorren garapen-hasiera. Ideia hau hartuta beste funtzio etorri ziren, hala nola bideo kamara, bluetoth-a,GPS eta beste hainbat gauza. Stve Jobs 2007an Iphone-a asmatu egin zuen. Sarreraren izenburuan aipatzen den esaldia ("Unibertso bat zure eskuan") zerikusi handia dauka dispositibo honekin. Iphone berriak edo SmartPhone-ak hainbat ebolutzionatu dira ezen edozein aplikazioa aurki dezakezu bertan. Sarrera honetan ezin dugu mentzionatu aplikazio guztiak, beraz link HONETAN uzten dizkizuegu Iphoneko aplikazio ospetsuenak.




Smartphone bat edo Iphone bat eskaintzen dituen abantailak hain onuragarriak dira ezen bere erosketa derrigortua da teknologiak gustatzen zaizkien edozein pertsonari.

Iturriak:

jueves, 24 de noviembre de 2011

20 Sarrera (Berezia)

Hezkuntza Digitalaren hogei sarrerak ospatzeko, sarrera honetan oso bideo berezia prestatu dugu. 3 pertsonai famatuek gure bloga jarraitzen dute eta denoei gomendatzen dizuete gauza bera egiten. Gure 3 pertsonaiak, Keltse Arroyo (Kazetaria), Joseba Arruti (Radio Euskadiko zuzendaria) eta Aaron Jackson (Gescrap Bizkaiaren jokalaria) dira. Eskerrak eman behar diegu hirurei bere hurbiltasunarengatik.



Aipatzen dugun bezala... beraiek jada egin dute.. eta zuk zertara zaude itxaroten?

lunes, 14 de noviembre de 2011

Nire esperientzia bideojokoekin

Gaurko sarrera honetan, nik bideojokoekin izan dudan esperientzia kontatuko dizuet. Esperientzia hau hausnarketa moduan hartu behar da, egin ditudan gauzak haurrekin zuzentzeko.




Nire lehenengo esperientzia bideojokoekin 5 urtekin izan zen. Nire lehengusinak futbol bideojoko bat oparitu zidan nire urtebetetzeagatik. Bideojoko hau PEGI-k kalifikatu zuen +3 bezala, beraz niretzako aproposa zen. 6 urtekin nire gurasoek PlayStationOne oparitu zidaten. 9 urte egin arte bideojoko aproposekin jolastu nuen, hala nola FIFA, Spyro edo Gran Turismo. 9 Urteko mutil bat ez daki ia ezer drogei edo sexuari buruz, baina niretzako termino hauek ez ziren ezezegaunak izango zeren eta 9 urte bete nituenean Driver bideojokoa erosi nuen. 




Ez badakizue zein den Driver bideojokua esango dizuet 2001eko sentsazioa izan zela bideojokoen munduan. PEGI-k bideojoku hau +16 kalifikatu egin zuen, drogari eta sexuari buruzko gaiak lantzen zituelako. 9 urte izan arren joku hau pasatu nuen eta lehen mentzionatu izan dudan gaiak ikasi egin nuen harrituta. Geroago beste joku batzuekin pasatu egin dut denbora nire haurtzaroan hala nola Driver 2, edo GTA saga osoa. Azken hauek +18 kalifikazioa dute eta nagusientzako gaiez mintatzen dute ia trama osoan zehar (Sexua, arrazakeria, biolentzia, drogak, jokua,matxismoa...) Halaber, esan beharra daukat, GTA saga, niretzako munduan osoan, historian zehar egon den Bideojoku onena dela. Baina beti, adin gomendatuarekin jokatuz.





Beraz, esan beharra dago bideojokoak zenbait arlotan hezi nautela ; baina kontuz ibili behar da zeren eta gai hauek oso arriskutsuak dira umeentzako eta nik izan ez dudan kontrola sustatu behar da gaurko haurrengan. Zorionez gai hauek ez dute izan inolako efekturik nire portaeran, baina aitortu behar dut kasu batzuetan efektu hau baduela eraginik. Horregatik gomendatzen diegu gurasoei PEGIz jabetzea egindako sarrera HONETAN eta bideojokaok izan ditzaten bertuteaz oroitzea beste sarrera HONETAN.

sábado, 12 de noviembre de 2011

Hirugarren adinak badaki ere teknologia berriak erabiltzen

Teknologia berriak ez dira soilik gazteen munduan sartu. Egia da, hauek izan direla lehenak teknologia berriekin kontaktuan sartzen ; baina gaur egun mundu erakargarri eta zoragarri hau adin guztietako pertsonei zabalduta dago.




Honen adibide bat, hirugarren adina da. Teknologia berriak bere munduan sartzen ari dira, eta ez da erraza adin horrekin erabiltzea. 2030 edo 2040ean herrialde garatu guztietako pertsona guztiak internet eta telefono mugikorrak erabiltzen jakingo dute. Baina gaur egun, gure agureek meritu handia daukate, beraientzako berria delako.




Gaurko gizartean,agureak gizartean integratuak egon dezatela dagoen helburu nagusienetariko bat da, eta integratuak sentitzeko, teknologia berriak ezagutu behar dute. Horrexegatik, komunitate autonomo ia gehienetan teknologia berriak ikasteko hainbat kurtso eskaintzen dira doainik hirugarren adinari zuzenduta. Castilla la Manchako programa mentzionatu nahi dugu labur labur, jakiteko zer lortu nahi duten iniziatiba honekin

"Los cursos van dirigidos a personas jubiladas, o sin profesión especifica, con edades comprendidas entre 55 y 85 años, que no han tocado nunca un ordenador, teléfono móvil o cámara digital. Parten de un nivel de conocimientos 0.
Su duración es de tres semanas, con clases diarias de lunes a viernes, de 1:30 h., sin superar los 15 alumnos por turno, lo que facilita el ritmo de aprendizaje que cada persona necesita. Al finalizar, siempre se realiza la entrega de Diplomas de participación con aprovechamiento, algo poco habitual y estimulante para el colectivo de participantes. "



 Erabaki hau guztiz egokia iruditzen zaigu, eta blog honetatik hirugarren adineko integrazioa arlo guztietan bultzatzen dugu.

jueves, 10 de noviembre de 2011

Educ@conTIC

Gaur blog honetan web bati buruz hitz egingo dugu. Web hau Educ@conTIC da (http://www.educacontic.es/) eta blog honetan web hau mentzionatu genuen egindako TOP 10 Website honetan. 





Sarrera horretan web horri zilarrezko saria eman genion. Uste dugu ez dela mundu osoan gaztelainazko web hau bezalako bat  eskola 2.0ri lotuta. Web honetan aurki ditzakezun artikuluak barietate asko eskaintzen dute irakurleari, hala nola tutorialak, informaziozko albiesteak, iritzizko artikuluak eta abar.. Web hau ez da soilik han geratzen. Zergatik? Podcast bat daukataleko. Podcast bat irrati programa bat da. Irrati programa bat eta podcast bat daukaten ezberdintasun bakarra, irrati programa bat zuzenean ematen dela eta podcast bat aurrez grabatua dagoela da.




Podcast honetan jende asko parte hartzen du, hala nola irakasleak, psikologoak eta hainbat jende eskola 2.0ren ideiari lotuta. Ordu erdiko podcast atsegin eta dibertigarria da. Laburbilduz esan dezakegu aukera ezinhobea dela gai honetaz bustitzeko. Ez ahaztu bisitatzea (http://www.educacontic.es/) eta bere podcast entzutea 

lunes, 7 de noviembre de 2011

Ikasten jokatuz (Elkarrekin.org)

Oso ondo dakigu, ikasi ahal dela jokatuz. Eta honen froga orain aztertuko ditugun flash joku batzuk dira. Elkarrekin.org website honetan gaztelera edo euskara ikasiko dugu joku erraz batzuekin. Joku hauek ez dira beste batzuek bezala. Hemen lortu nahi dena, umeek landu nahi dugun gaia ondo ikastea da. Modu interaktibo honekin umeak motibatuagoak sentituko dira gai berri bat ematerako orduan. 




Seguraski, sinonimoak landuko ditugula liburu baten aurrean esaten badiegu, ez dute bere burua motibatua sentituko. Eta ez badaude ikasteko prest, landuko dugun materia ez da ezartarako balio. Horregatik "joku" moduan ordengailuen aurrean aurkezten badiegu gaia  bere atentzioa lortuko dugu. Joku hauek oso lortuta daude. Gizon bat ahotzarekin gidatuak izango dira momentu guztietan, umea ez dadila galduko. Esan dugunez hainbat gai lantzen dira webgune honetan, hala nola sinonimoak, letra-zopak eta abar. Gaur egun teknologi berriak oso zabalduta daude geure ingurunean eta garrantzitsuak dira ezagutzea irakasleak izango garenean praktikan jarri ahal izateko.




Blog honetatik eskertu nahi dugu Elkarreking.Org egindako lan guztia. Eskola 2.0ren bultzatzaileak izan dira eta oso idei onak izan dituzte azken urte hauetan zehar. Gonbidatzen dizuegu Elkarrekin bisitatzea informazio gehiago eskuratzeko (http://www.elkarrekin.org/)


 

jueves, 3 de noviembre de 2011

Telefono mugikorrak

Gaur egun gurasoei kezkatzen zaizkien gauzen artean, bere seme alabek a ze nolako erabilera ematen dizkioten bere telefono mugikorrei da. Galdera asko bira ematen dute gurasoen buruetan, hala nola: Zein adinarekin erabil dezakete mugikor bat? Ona ala txarra izango da bere erabilera? Galdera hauek oso arruntak dira eta blog honetatik gure iritzia ematen saiatuko gara.





 Ikerketak egin ondoren, erakutsi egin da telefono mugikorrak ondorio onak eta txarrak ekartzen dizkietela umeei eta gurasoei. Onak dira zeren eta guraso eta umeen artean kontaktua egoten delako. Larunbat batean berarekin kontaktuan jarri nahi badugu lortuko dugu (Hau ezin zen egin 00ko hamarkadara arte) Baina ere ondorio txarrak dituzte telefono mugikorrak: Umeek batzuetan desorientatzen egiten dira beraiekin eta ez diote ikasketei kasurik egiten eta beste aldetik txarto idaztera bultatzen dute.





Eroskitik galdera hau egiten da, hausnartzera bultzatzen duena:

¿Compensa a padres y madres la tranquilidad que les da el saber dónde se encuentra en cada momento su hijo, con el riesgo de que pueda sufrir problemas de concentración o dificultades para escribir correctamente como consecuencia del envío de SMS?

Beste gauza bat kontuan hartzeko dena, haurrek edo nerabeek egiten duten gastua da.  Oso arlo zaila da, eta gure semeak kontrolatzen ez baditugu, arazo larri bat izango ahal du bere etorkizunean gai honekin lotuta. Beraz, inportantea da gure semeekin adostea kopuru bat hilero de astero kontsumitzeko.



Laburbilduz ; telefono mugikorrak netbook.ak eta bideojokoak bezala dira: Oso onak dira baina beti gurasoen eskutik kontrol bat izanez.

domingo, 30 de octubre de 2011

PEGI hobeto ezagutuz


Blog honetan artikulu honetan , bideojokoez hitz egin genuen. Sarrera horretan PEGI mentzionatu genuen, baina es ginen sartu sakonean PEGI analizatzera.



Hasteko; PEGI jokuak adinez bitartez kalifikatzeko erakundea da. Erakunde hau Europa osoan dago eta gurasoak laguntzeko asmoa du. Hemen behean jarrriko dizuegun bideo honetan azaltzen da zer den PEGI. Sarrera oso bat eskainiko diegu PEGI-ra oso erakunde garrantzitsu bat iruditzen zaigulako. Blog honetatik uste dugu bideojokoak ondo konsideratzeko ezinbesteko elementua dela eta horregatik garrantzitsua da zertan datza.

Bideojoko batean 8 elementu ager daitezke bere karatulean. Hauek dira:

 Biolentzia
 Lengoaia ez aproposa
 Beldurra
 Sexua
 Drogak
 Diskriminazioa
 Jokua
 On-line aukerak



Joku bat elementu hauekin kalifikatu eta gero, adina aproposa jartzen da joku horri. Hauek dira kalifikazioak:


Amaitzeko erreflexio bat egin nahi dugu. Bideojoku bat erosterakoan ez da adina galdetzen ; hau da, 12 urteko mutil bat dendara joan da eta + 18 ko joku bat erosi dezake inork ezer esan barik. Uste dugu beste gauza batzuk bezala (alkohola adibidez) kontrol pixka bat gehiago egon beharko zela. Netbook-ekin esan genuen bezala, bideojokoak ondo erabilita oso onak dira dira, baina txarto erabilita oso txarrak. Beraz, kontuz ibili behar gara.



miércoles, 26 de octubre de 2011

Netbook-ak Lehen Hezkuntzan

Ondo dakizuenez, netbook-ak eskolaren 2.0 idei nagusienetariko bat da. Lehen hezkuntzako haurrek Acer markako netbook-ak erabiltzen dute. Netbook hauek 140gb edukiera dute eta oso erabilgarriak dira emango dieten erabilpenerako.



Konturatu behar gara Netbook-ak inbertsio handia izan direla hezkuntza proiektu berri honetan (eskola 2.0) eta horrek suposatzen du erabilpen on bat eduki behar izango dutela, martxan jarri dugun proiektua arrakasta izateko. Ordengailuak jartzen baditugu eskoletan ondo erabiltzeko dira ; bestela azken hauek kalte egingo dute  on egin baino.



Lehen hezkuntzako ikasleak urtero aldatzen ari dira. Orain dela 10-15 urte seguraski ia klase bateko ume gehienak ez zekiten zer zen ordengailu bat eta nola erabilitzen zen. Orain seguruenik badakitela erabiltzen baina blog honetatik egin nahi dugun galdera da... Ondo erabiltzen dakite? Seguraski EZ. Beraz hemen sartzen da irakaslearen papera. Erabilpen on hori sustatu beharko du ikasgeletan. Netbook-aren funtzio nagusiak ezagutu behar ditu ikasleak. Ere bai, zeintzuk dira bere funtzio "onak" eta bere funtzio "txarrak".



Kalean entzuten diren iritziak ez dira onuragarriak eta ezjakintasunaren fruituak dira. Hauek dira beste batzuen artean azken urte hauetan entzundako batzuk: " Paperontzira botatako dirua da, netbook-etan egindako inbertsioa" "Lehen hezkuntzako umeek ez dakite ordengailuak erabiltzen"  Amaitzeko eta laburbilduz esan beharrra dugu blog honetatik netbook-ak lehen hezkuntzara ekartzea oso erabaki ona izan dela, oso onuragarria izango delako hurrengo belaunaldietan. Baina bizitza honetako gauza guztiak bezala erabilpen on bat sustatu behar dugu irakasleok eskola 2.0-ren idei hau arrakasta izateko.

lunes, 24 de octubre de 2011

"Contra viento y marea" bideojokua

Aitor Fernandez Otaolaren blogan ( http://www.aitorotaola.blogspot.com) oso sarrera interesgarria aurkitu dugu asteburu honetan. Sarrera horretan bideojoku batengaz hitz egiten da. Bideojoku hori "Contra viento y marea" izeneko flash bideojoku bat da. Blog honetan lehen aipatu dugunez, bideojokoak hezigarriak dira hainbat gaietarako eta hau adibide nabargarria da.



Aitor Fernandez Otaolaren blogan arrazakeriaz hitz egiten da, eta bideojoku honetan etorkinei eta errefugxatuei buruz doaz. Bideojoku honen helburua errefuxiatu baten azalean jartzea da. Horretarako, pertsonai baten istorioa biziko dugu lehen pertsonan. Errefuxiatu bat, bere herrialdetik atera behar den pertsona da. Kausa asko daude pertsona bat bere herrialdetik ateratzeko ; baina garrantzitsua da jakitea ezberdintzen errefuxiatu bat etorkin batekin. Errefuxiatu bat bere herrialdetik atera behar da ez duelako beste aukera bat  (Bere herrialdea gudan dagoelako, atxilotu nahi dutelako beste iritzi bat izateagatik eta abar..) Hau hobeto ulertzeko RAE-ra jo dezakegu, eta hartan hurrengo definizioak aurki ditzakegu.



ErrefuxiatuaPersona que, a consecuencia de guerras, revoluciones o persecuciones políticas, se ve obligada a buscar refugio fuera de su país."

Etorkina: "Persona que llega a un país destino del propio para establecerse en él"

Ikusi ahal dugunez etorkinaren kasuan ez dira kausak zehazten, eta horregatik errefuxiaturengatik ezberdintzen da.








Laburblduz, esan nahi duguna, teknologia berriak eta kasu honetan bideojokuak oso interesgarriak eta erabilgarriak direla hezkuntzan erabiltzeko. Eta blog honetatik  konbentzituta gaude umeen motibazioa errekurtso hauetatik abiatuta askoz altuagoa izango dela beste medio batzuk erabili baino.

viernes, 21 de octubre de 2011

Sare Sozialak umeetan. Nola erabili?

Gaur egun, internetarekiko lotutako gai kezkarrienak sare sozialekin lotuta daude. Azken hauek oso kritikatuak izan ohi dira gure gizartean. Jende askok uste du sare sozialak txarrak direla eta hori ez da horrela. Egia da, sare sozialak oso problematikoak izan ahal direla umeentzako es badugu informazioa ondo eskaintzen. Lehenik eta behin eskoletan sare sozialak irakatsi behar dira: Zer diren, nola erabili ahal ditugun, zein abantail/desbantail ekar ditrzaten eta abar...



Umeak informatu eta gero, gurasoekin hitz egin behar dugu. Gurasoen papera guztiz garrantzitsua da sare sozialeko erabilera on bat izateko. Gure herrialdeko legean, esaten da sare sozialak erabiltzeko 14 urte baino gehiago izan behar dugula. Beraz, informazioa hau oso garrantzitsua da jakiteko gure seme-alabak sare sozialak erabili ahal dituzten ala ez.

14 urte baino gehiago baditu gure semeak, sare sozialak erabili ditzake. Arduratasuna orain gurasoen teilatuan dago. Azken hauek, kontrolatu behar dute zer egiten duten euren nerabeak sare sozialetan, norekin hitz egiten duten eta noski baietz, zenbat denbora pasatzen duten interneti begira. 




Laburbilduz esan dezakegu sare sozialak onak direla, baina beti erabilera zuzen bat eginez ; eta horretarako irakasleen eta gurasoen laguntza behar da. Amaitzeko bideo bat ipiniko dizuegu hemen azaldutako gaia adibide batuk jarriz.







martes, 18 de octubre de 2011

Bideojokoak onak dira umeentzako

Gaur egun bideojokoak oso eztaibadatuak daude geure gizartean eta onartu behar dugu bizi garen munduaren zati garrantzitsu bat dela haurretan. Bideojokoak biolentziarekin lotzen dira kasu askotan eta hori ez da horrela. Nik ez dut hau esaten, Europako parlamentuak baizik. Euren ustez bideojokoak onak dira umearen sormena sustatzeko eta kooperazio espiritua pizteko.

""Estudios realizados por el Comité de Mercado Interno y Protección del Consumidor del Parlamento Europeo reveló una serie de beneficios en los videojuegos; afírman que pueden ser buenos para los niños ya que ayudan a incentivar la creatividad del menor y su cooperación""



Gainera, bideojokak hausnarketa estrategikoa bultzatzen dute, beste trebetasun batzuen artean. Egia da bideojoko guztiak ez dira aproposak umeentzako. Bideojokoak publiko askori zuzenduta dago, bakoitzaren arabera zuzenduta. PEGI erakundeak, bideojokoak adinaren arabera sailkatzen ditu hurrengo parametroak jarraituz: + 3, +7 , + 13 + 16 eta + 18. PEGI erakundeak kanpaina asko sortu ditu, gurasoek jakiteko ea zein bideojoak erosten dizkieten bere semeei.




Horregatik oso garrantzitsua da pertsona askok daukaten bideojokoen ideia negatiboak ezabatzea. Blog honetatik  gurasoek umeekin bideojokoekin jokatzea bultzatzen dugu konturatzeko zein onura ekarri ahal dizkieten bere semeei. Adibide bat jartzeko, Little Big Planet"-en eredua jarriko dugu. Sony-ren joku esklusibo hau prentasaren laudorioak sortarazi ditu. Hemen behean jarriko dizuegu Meristation egindako bideo-analisia. Joku hau publiko guztientzako da eta sormena bultzatzeko ezinhobea da.


Iturri honen albistea: http://www.chiquimania.com
Bideoa: www.meristation.com

viernes, 14 de octubre de 2011

Ordenagailuak Lehen Hezkuntzan.. Txarrak ala onak?

""Orain dela urte batzuetatik aurrera teknologia berriak hezkuntza sailan gogor sartzen hasi dira. Hauen artean arbel digitalak, DVD-ak eta ordenagailuak besteak beste. Azken horretaz konkretuki hitz egingo dugu hemen, izan ere 2009. urtetik aurrera ikastetxe gehienetan haur bakoitzeko ordenagailu bana jarri dute. Honek abantaila asko suposatuko ditu, baina izango du desabantailarik? Haurren hezkuntzan eragin ona edo txarra edukiko du?




Hainbat adituk eta ez adituk ordenagailuan lan egiteak eta ordenagailua izatea material eskolarra eta ondorioz papera eta arkatza alde batera uztea, aurrerapauso bat baino desabantaila bat bezala ikusten dute. Arrazoia horixe bera da papera eta arkatza albo batean edo bigarren plano batean uztea. Betidanik egin dena izan da eta oso baliagarria izan den ikasketa bat da, orain ordenagailuekin idazten jarraituko da baina letrak teklatuan daude idatziak eta haurrek tekleatzen baino ez dute ikasiko eta eskuz idazteak ere garrantzi handia du eta baliogarria izan daiteke momentu zehatz batzuetan. Hemendik aurrera dena elektronikoa digitalizatua eta ordenagailuz egin da, baina hainbat egoeratan eskuz idazteara behartuta egongo dira. Aurreko guztia dela eta, gure ustez ordenagailuen eransketa ikastetxean onuragarria izango da, baina eskuz idaztea albo batera utzi gabe, hau da, ortografia, kaligrafia eta hizkuntzen idazketa on bat egiteko ariketak kendu edo ahaztu gabe.""





Iturria: iktikasleak

Nire iritzia:

Ordenagailuak, bizitza honetako gauza guztiak bezala, moderazioaz hartu behar dira. Ordenagailuak erabiltzeak es du suposatzen idaztea es jakieta edo ortografia akatsak egitea. Ordenagailua idazteko beste tresna bat da, boligrafoa edo idazteko makina bat bezala.

miércoles, 12 de octubre de 2011

Paper.li "Interakzio mundu bat"

Seguraski, zuetariko gehienek ez dakizue zer den Paper.li. Egia esanda, Paper.li ez darama denbora asko sarean, baina hori ez du esan nahi jende askok ez duela erabiltzen.



Paper.li egunkari digital bat da, non Twitter edo Facebook kontu batekin konektatzen dena. Hobeto ulertzeko adibide bat ipiniko dizuet. Hezkuntza Digitala Twitter kontu bat dauka (@HezkuntzaDig) Kontu honetan hezkuntza eta tekonologiari buruzko beste kontu batzuk jarraitzen dut, hala nola escuelatic2.0  edo @eskola20. Egunkari hau egunero behin eguneratzen da Twitter horretako artikuluak ipiniz. Escuelatic 2.0 bere web-ean artikulu bat igotzen badute, Twiterera ere igoko da eta geroago bakoitzaren paper.li-era.




Pixka bat konplexua irudi daiteke, baina ez da egia. Kontura zaitezte zuok zuen eskutik nola Hezkuntza Digitalaren paper.li-an hezkuntza eta teknologiarekiko hainbat artikulu edukiko duzue soilik web orrialde batean! Paper.li gaur egungo website interesgarrienetariko bat da. Hori dela eta aholkatzen dizuegu bistaz ez galtzea Paper-li! Gogora ezazue:  http://paper.li/HezkuntzaDig/1318322580#

martes, 11 de octubre de 2011

Teknologia eskoletan (Top 10 WebSite)

10º: http://aula21.net/aulablog21/escuela-20/ Blog honetan eskola 2.0 ren ideia azaltzen da. Pixka bat nahastuta dago dena, eta ez da erraza aurkitzea zer nahi dugun ; baina aurkitzen badugu informazio pila bat aurki dezakegu.

9º: http://blog.educastur.es/escuela20/ Website honetan, Asturiasen egindako eskola 2.0 proiektua azaltzen da. Oso web interesgarria.

8º: http://www.ite.educacion.es/es/escuela-20 Gobernuaren web ofiziala da da. Eskolaren 2.0 ren ideiak oso ondo azaltzen ditu, baina nire iritziz informaziorik falta zaio arlo batzuetan. Bertan egin diren eskola 2.0 ren inguruan egindako kongresuak agertzen eta azaltzen dira.

7º http://eskola20.ning.com/ Gaur egun, internet sarez sozialez beterik dago eta hau honen adibide bat da. Eskola 2.0 ren inguruan sare soziala da, non gure iritzia islatu ahal dugu, eta besteenak ikusi

6º: http://educar21.es/ Web hau, iritzisko website da. Teknologiarekin eta eskolaren inguruan dauden gaiak lantzen dira, beti autorearen ikuspegitik.

5º: http://www.aulatic.com/  Web honetan eskola 2.0 azaltzen da oso modu errazean. Gainera, informatikarekin lotuta beste gai "teknikoagoak" azaltzen dira. Oso erabilgarria.

4º: http://escuela2punto0.educarex.es/ Extremadurako web honetan, eskola 2.0 azaltzen da. Website honen diseinua oso polita da eta oso erraz aurkituko dugu nahi duguna.



3º: http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/ Blogen artean hau da eskola 2.0 eta teknologia berriak hobeto islatzen duena. Website hau, "profesionala" ez izateko oso ondo azaltzen du tratatzen diren gaiak.



2º http://www.educacontic.es/ Gaur egun website-ak ez dira testua bakarrik ; eta azken honen adibidea Educacontic da. Informazia eta testuak izan ezik podcast bat ere badauka non web orrialdean plasmatutako gaiak irratiko programa honetan ere azaltzen dira. Oso oso ona!



1º: http://www.eskola20.euskadi.net/ Eskola 2.0ren website hoberena. Euskaraz dagoen web honetan eskola 2.0 ren ideiak oso ondo azaltzen dira. Aukera asko ditugu web honetan eta sare sozialekin lotuta dago informazioa eskuragarri izateko. Ezin da hobea izan!


martes, 4 de octubre de 2011

Internetek erosotasuna sortarazi du (Google Book Search)

Seguraski, askok orain dela gutxi, unibertsitatera edo liburutegietara joan behar zirela unibertsitateko edo eskolako lanak egitera. Aipatu dudan bezala, hau ez da orain dela asko gertatu ; Nire etexean bertan nire arrebaren adibidea daukat. Berak nik baino 9 urte gehiago ditu, eta bere belaunaldia nire gurasoen belaunaldira gehiago hurbiltzen da nirea baino.




Lehen lanak egiteko, etxetik mugitu behar zen lanak egiteko, interneten informazioa bilatzeko asmoz. Orain ez gara etxetik mugitu behar. Internetekin egunetik egunera eraldatzen ari da aplikazio berriekin. Lehen ez zen posible liburuak irakurtzea Internetetik, era horrek sortarazi egiten zuen liburtegi batera joatea Internet etxean eduki arren. Orain Googlekin liburuak aurki ditzakegu etxetik mugitu gabe "Goodle Books" aplikazioarekin, eta hau bakarrik adibide bat da. Internetek gauza eta egoera asko ordezkaktzen ari da. Esan dugun bezala Google Book Search, liburutegiak ordezkatzen ari da; eta seguraski beste gauza batuzk erreformatzen joango dela.



Eskertzekoa da Internetek, gure bizitza erraztea, oso zaila delako era guztietan.

martes, 27 de septiembre de 2011

Internetek unibertsitatea aldatu du

Orain dela 10 urte edo gutxiago, ikasleek unibertsitateko klaseetan materia es galtzeko. etengabe apunteak hartzen zituzten zoroak bezala. Orain egoera guztiz aldatu da: Ikasleek klasera bere ordengailu portatilak edo netbook-ak ekartzen dituzte apunteak kopiatzeko asmoz. Lehen ere, irakasleek apunteak fotokopistegian uzten ziztuzten ikasleek hartzeko. Orain egoera hau ere aldatu egin da ; Irakasleek oso modu errazean bere apunteak Moodleen (Begira ezazu behean) uzten dute ikasle bakoitza bere ordenagailutik deskargatzeko.



Zer da Moodle? (www.moodle3.ehu.es) Moodle, UPV-ren web bat da, non web 2.0 eredua oso ondo ikus dezakegu. Irakasleek euren materiala uzten dute, eta ikasleek jasotzen dute informazio hori. Gainera, foruak daude non ikasleek elkarren artean hitz egin ahal dute unibertsitatearen gaiei buruz.



Laburbilduz esan dezakegu unibertsitatea, teknologia berrien "biktima" nagusia dela eta etengabe aldatzen ari dela.

sábado, 24 de septiembre de 2011

Eskola 2.0 Aragoiko ikastetxeetan

Orain dela 2 urte, "Pedo de Luna"n ikastetxean, programa 2.0 jarri zen martxan. Aragoiko ikastetxe hau, Espainako ikastetxe aurrendari da. Programa hau, 2009garren urtean ezarrita, 5.568 umeentzako zen. Orain, bi urte pasa direnetik, kopuru hau gehitu egin da, eta ume gehiago onura ateratzen diote programa honi.



Ume bakoitzak, bere idazmahian ordenagailu portatila dauka eskolan ematen ari diren edukiak jarraitzeko modu digitalean. Aragoiko hezkuntzaren kontseilaria aitortzen du, "pasu garrantzitsu" bat dela eskolaren modernizazioan.

jueves, 22 de septiembre de 2011

Internet gero eta lehen erabiltzen da

Gaur egun, 15 edo 16 urte dituzten gazteak, 10 edo 11 urterekin hasi ziren internet erabiltzen. Baina hori es da dena ; gaur egun 10 edo 11 urte dituzten umeak, 7 ureterekin hasi ziren internet eta teknologia berriak erabiltzen. Bakarrik 5 urte pasa dira, baina 5 urte teknologia berrietan asko dira, eta hau da honen froga. Herrialdei begira, lehenago erabiltzen dituzten umeak, ume nordikoak dira, non hezkuntza oso aurreratua dago.





Hamabost eta hamasei urteko nerabe ia gehienak internet egunero erabiltzen dute (77%). Hau 2005 urtetik baino lehen galdera bera egingo bagenu, emaitza ez zuen 35%tik pasatuko. Datu hauek urte batetik bestera asko aldatzen dira. 2005 urtean, 7urteko haur bat ia ez zekien zer zen Internet, eta orain bere bizitzaren parte garrantzitsu bat da.




Nora ailegatuko da Internet gure haurrengan? Ez dakigu erantzuna, baina Internetaren erabileraz ondo jabetu beharko gara. Ona, ala txarra da umeek hain laster Internet eta teknologia berria erabil dezatela? Beste artikulu batean nire iritzia jakingo duzue.





Albiste honen iturria: www.xornal.com