Seguraski, zuetariko gehienek ez dakizue zer den Paper.li. Egia esanda, Paper.li ez darama denbora asko sarean, baina hori ez du esan nahi jende askok ez duela erabiltzen.
Paper.li egunkari digital bat da, non Twitter edo Facebook kontu batekin konektatzen dena. Hobeto ulertzeko adibide bat ipiniko dizuet. Hezkuntza Digitala Twitter kontu bat dauka (@HezkuntzaDig) Kontu honetan hezkuntza eta tekonologiari buruzko beste kontu batzuk jarraitzen dut, hala nola escuelatic2.0 edo @eskola20. Egunkari hau egunero behin eguneratzen da Twitter horretako artikuluak ipiniz. Escuelatic 2.0 bere web-ean artikulu bat igotzen badute, Twiterera ere igoko da eta geroago bakoitzaren paper.li-era.
Pixka bat konplexua irudi daiteke, baina ez da egia. Kontura zaitezte zuok zuen eskutik nola Hezkuntza Digitalaren paper.li-an hezkuntza eta teknologiarekiko hainbat artikulu edukiko duzue soilik web orrialde batean! Paper.li gaur egungo website interesgarrienetariko bat da. Hori dela eta aholkatzen dizuegu bistaz ez galtzea Paper-li! Gogora ezazue: http://paper.li/HezkuntzaDig/1318322580#
No hay comentarios:
Publicar un comentario