Jarrai Ezazu Hezkuntza Digitala hurrengo tokitan..


domingo, 30 de octubre de 2011

PEGI hobeto ezagutuz


Blog honetan artikulu honetan , bideojokoez hitz egin genuen. Sarrera horretan PEGI mentzionatu genuen, baina es ginen sartu sakonean PEGI analizatzera.



Hasteko; PEGI jokuak adinez bitartez kalifikatzeko erakundea da. Erakunde hau Europa osoan dago eta gurasoak laguntzeko asmoa du. Hemen behean jarrriko dizuegun bideo honetan azaltzen da zer den PEGI. Sarrera oso bat eskainiko diegu PEGI-ra oso erakunde garrantzitsu bat iruditzen zaigulako. Blog honetatik uste dugu bideojokoak ondo konsideratzeko ezinbesteko elementua dela eta horregatik garrantzitsua da zertan datza.

Bideojoko batean 8 elementu ager daitezke bere karatulean. Hauek dira:

 Biolentzia
 Lengoaia ez aproposa
 Beldurra
 Sexua
 Drogak
 Diskriminazioa
 Jokua
 On-line aukerak



Joku bat elementu hauekin kalifikatu eta gero, adina aproposa jartzen da joku horri. Hauek dira kalifikazioak:


Amaitzeko erreflexio bat egin nahi dugu. Bideojoku bat erosterakoan ez da adina galdetzen ; hau da, 12 urteko mutil bat dendara joan da eta + 18 ko joku bat erosi dezake inork ezer esan barik. Uste dugu beste gauza batzuk bezala (alkohola adibidez) kontrol pixka bat gehiago egon beharko zela. Netbook-ekin esan genuen bezala, bideojokoak ondo erabilita oso onak dira dira, baina txarto erabilita oso txarrak. Beraz, kontuz ibili behar gara.



miércoles, 26 de octubre de 2011

Netbook-ak Lehen Hezkuntzan

Ondo dakizuenez, netbook-ak eskolaren 2.0 idei nagusienetariko bat da. Lehen hezkuntzako haurrek Acer markako netbook-ak erabiltzen dute. Netbook hauek 140gb edukiera dute eta oso erabilgarriak dira emango dieten erabilpenerako.



Konturatu behar gara Netbook-ak inbertsio handia izan direla hezkuntza proiektu berri honetan (eskola 2.0) eta horrek suposatzen du erabilpen on bat eduki behar izango dutela, martxan jarri dugun proiektua arrakasta izateko. Ordengailuak jartzen baditugu eskoletan ondo erabiltzeko dira ; bestela azken hauek kalte egingo dute  on egin baino.



Lehen hezkuntzako ikasleak urtero aldatzen ari dira. Orain dela 10-15 urte seguraski ia klase bateko ume gehienak ez zekiten zer zen ordengailu bat eta nola erabilitzen zen. Orain seguruenik badakitela erabiltzen baina blog honetatik egin nahi dugun galdera da... Ondo erabiltzen dakite? Seguraski EZ. Beraz hemen sartzen da irakaslearen papera. Erabilpen on hori sustatu beharko du ikasgeletan. Netbook-aren funtzio nagusiak ezagutu behar ditu ikasleak. Ere bai, zeintzuk dira bere funtzio "onak" eta bere funtzio "txarrak".



Kalean entzuten diren iritziak ez dira onuragarriak eta ezjakintasunaren fruituak dira. Hauek dira beste batzuen artean azken urte hauetan entzundako batzuk: " Paperontzira botatako dirua da, netbook-etan egindako inbertsioa" "Lehen hezkuntzako umeek ez dakite ordengailuak erabiltzen"  Amaitzeko eta laburbilduz esan beharrra dugu blog honetatik netbook-ak lehen hezkuntzara ekartzea oso erabaki ona izan dela, oso onuragarria izango delako hurrengo belaunaldietan. Baina bizitza honetako gauza guztiak bezala erabilpen on bat sustatu behar dugu irakasleok eskola 2.0-ren idei hau arrakasta izateko.

lunes, 24 de octubre de 2011

"Contra viento y marea" bideojokua

Aitor Fernandez Otaolaren blogan ( http://www.aitorotaola.blogspot.com) oso sarrera interesgarria aurkitu dugu asteburu honetan. Sarrera horretan bideojoku batengaz hitz egiten da. Bideojoku hori "Contra viento y marea" izeneko flash bideojoku bat da. Blog honetan lehen aipatu dugunez, bideojokoak hezigarriak dira hainbat gaietarako eta hau adibide nabargarria da.



Aitor Fernandez Otaolaren blogan arrazakeriaz hitz egiten da, eta bideojoku honetan etorkinei eta errefugxatuei buruz doaz. Bideojoku honen helburua errefuxiatu baten azalean jartzea da. Horretarako, pertsonai baten istorioa biziko dugu lehen pertsonan. Errefuxiatu bat, bere herrialdetik atera behar den pertsona da. Kausa asko daude pertsona bat bere herrialdetik ateratzeko ; baina garrantzitsua da jakitea ezberdintzen errefuxiatu bat etorkin batekin. Errefuxiatu bat bere herrialdetik atera behar da ez duelako beste aukera bat  (Bere herrialdea gudan dagoelako, atxilotu nahi dutelako beste iritzi bat izateagatik eta abar..) Hau hobeto ulertzeko RAE-ra jo dezakegu, eta hartan hurrengo definizioak aurki ditzakegu.



ErrefuxiatuaPersona que, a consecuencia de guerras, revoluciones o persecuciones políticas, se ve obligada a buscar refugio fuera de su país."

Etorkina: "Persona que llega a un país destino del propio para establecerse en él"

Ikusi ahal dugunez etorkinaren kasuan ez dira kausak zehazten, eta horregatik errefuxiaturengatik ezberdintzen da.








Laburblduz, esan nahi duguna, teknologia berriak eta kasu honetan bideojokuak oso interesgarriak eta erabilgarriak direla hezkuntzan erabiltzeko. Eta blog honetatik  konbentzituta gaude umeen motibazioa errekurtso hauetatik abiatuta askoz altuagoa izango dela beste medio batzuk erabili baino.

viernes, 21 de octubre de 2011

Sare Sozialak umeetan. Nola erabili?

Gaur egun, internetarekiko lotutako gai kezkarrienak sare sozialekin lotuta daude. Azken hauek oso kritikatuak izan ohi dira gure gizartean. Jende askok uste du sare sozialak txarrak direla eta hori ez da horrela. Egia da, sare sozialak oso problematikoak izan ahal direla umeentzako es badugu informazioa ondo eskaintzen. Lehenik eta behin eskoletan sare sozialak irakatsi behar dira: Zer diren, nola erabili ahal ditugun, zein abantail/desbantail ekar ditrzaten eta abar...



Umeak informatu eta gero, gurasoekin hitz egin behar dugu. Gurasoen papera guztiz garrantzitsua da sare sozialeko erabilera on bat izateko. Gure herrialdeko legean, esaten da sare sozialak erabiltzeko 14 urte baino gehiago izan behar dugula. Beraz, informazioa hau oso garrantzitsua da jakiteko gure seme-alabak sare sozialak erabili ahal dituzten ala ez.

14 urte baino gehiago baditu gure semeak, sare sozialak erabili ditzake. Arduratasuna orain gurasoen teilatuan dago. Azken hauek, kontrolatu behar dute zer egiten duten euren nerabeak sare sozialetan, norekin hitz egiten duten eta noski baietz, zenbat denbora pasatzen duten interneti begira. 




Laburbilduz esan dezakegu sare sozialak onak direla, baina beti erabilera zuzen bat eginez ; eta horretarako irakasleen eta gurasoen laguntza behar da. Amaitzeko bideo bat ipiniko dizuegu hemen azaldutako gaia adibide batuk jarriz.







martes, 18 de octubre de 2011

Bideojokoak onak dira umeentzako

Gaur egun bideojokoak oso eztaibadatuak daude geure gizartean eta onartu behar dugu bizi garen munduaren zati garrantzitsu bat dela haurretan. Bideojokoak biolentziarekin lotzen dira kasu askotan eta hori ez da horrela. Nik ez dut hau esaten, Europako parlamentuak baizik. Euren ustez bideojokoak onak dira umearen sormena sustatzeko eta kooperazio espiritua pizteko.

""Estudios realizados por el Comité de Mercado Interno y Protección del Consumidor del Parlamento Europeo reveló una serie de beneficios en los videojuegos; afírman que pueden ser buenos para los niños ya que ayudan a incentivar la creatividad del menor y su cooperación""



Gainera, bideojokak hausnarketa estrategikoa bultzatzen dute, beste trebetasun batzuen artean. Egia da bideojoko guztiak ez dira aproposak umeentzako. Bideojokoak publiko askori zuzenduta dago, bakoitzaren arabera zuzenduta. PEGI erakundeak, bideojokoak adinaren arabera sailkatzen ditu hurrengo parametroak jarraituz: + 3, +7 , + 13 + 16 eta + 18. PEGI erakundeak kanpaina asko sortu ditu, gurasoek jakiteko ea zein bideojoak erosten dizkieten bere semeei.




Horregatik oso garrantzitsua da pertsona askok daukaten bideojokoen ideia negatiboak ezabatzea. Blog honetatik  gurasoek umeekin bideojokoekin jokatzea bultzatzen dugu konturatzeko zein onura ekarri ahal dizkieten bere semeei. Adibide bat jartzeko, Little Big Planet"-en eredua jarriko dugu. Sony-ren joku esklusibo hau prentasaren laudorioak sortarazi ditu. Hemen behean jarriko dizuegu Meristation egindako bideo-analisia. Joku hau publiko guztientzako da eta sormena bultzatzeko ezinhobea da.


Iturri honen albistea: http://www.chiquimania.com
Bideoa: www.meristation.com

viernes, 14 de octubre de 2011

Ordenagailuak Lehen Hezkuntzan.. Txarrak ala onak?

""Orain dela urte batzuetatik aurrera teknologia berriak hezkuntza sailan gogor sartzen hasi dira. Hauen artean arbel digitalak, DVD-ak eta ordenagailuak besteak beste. Azken horretaz konkretuki hitz egingo dugu hemen, izan ere 2009. urtetik aurrera ikastetxe gehienetan haur bakoitzeko ordenagailu bana jarri dute. Honek abantaila asko suposatuko ditu, baina izango du desabantailarik? Haurren hezkuntzan eragin ona edo txarra edukiko du?




Hainbat adituk eta ez adituk ordenagailuan lan egiteak eta ordenagailua izatea material eskolarra eta ondorioz papera eta arkatza alde batera uztea, aurrerapauso bat baino desabantaila bat bezala ikusten dute. Arrazoia horixe bera da papera eta arkatza albo batean edo bigarren plano batean uztea. Betidanik egin dena izan da eta oso baliagarria izan den ikasketa bat da, orain ordenagailuekin idazten jarraituko da baina letrak teklatuan daude idatziak eta haurrek tekleatzen baino ez dute ikasiko eta eskuz idazteak ere garrantzi handia du eta baliogarria izan daiteke momentu zehatz batzuetan. Hemendik aurrera dena elektronikoa digitalizatua eta ordenagailuz egin da, baina hainbat egoeratan eskuz idazteara behartuta egongo dira. Aurreko guztia dela eta, gure ustez ordenagailuen eransketa ikastetxean onuragarria izango da, baina eskuz idaztea albo batera utzi gabe, hau da, ortografia, kaligrafia eta hizkuntzen idazketa on bat egiteko ariketak kendu edo ahaztu gabe.""





Iturria: iktikasleak

Nire iritzia:

Ordenagailuak, bizitza honetako gauza guztiak bezala, moderazioaz hartu behar dira. Ordenagailuak erabiltzeak es du suposatzen idaztea es jakieta edo ortografia akatsak egitea. Ordenagailua idazteko beste tresna bat da, boligrafoa edo idazteko makina bat bezala.

miércoles, 12 de octubre de 2011

Paper.li "Interakzio mundu bat"

Seguraski, zuetariko gehienek ez dakizue zer den Paper.li. Egia esanda, Paper.li ez darama denbora asko sarean, baina hori ez du esan nahi jende askok ez duela erabiltzen.



Paper.li egunkari digital bat da, non Twitter edo Facebook kontu batekin konektatzen dena. Hobeto ulertzeko adibide bat ipiniko dizuet. Hezkuntza Digitala Twitter kontu bat dauka (@HezkuntzaDig) Kontu honetan hezkuntza eta tekonologiari buruzko beste kontu batzuk jarraitzen dut, hala nola escuelatic2.0  edo @eskola20. Egunkari hau egunero behin eguneratzen da Twitter horretako artikuluak ipiniz. Escuelatic 2.0 bere web-ean artikulu bat igotzen badute, Twiterera ere igoko da eta geroago bakoitzaren paper.li-era.




Pixka bat konplexua irudi daiteke, baina ez da egia. Kontura zaitezte zuok zuen eskutik nola Hezkuntza Digitalaren paper.li-an hezkuntza eta teknologiarekiko hainbat artikulu edukiko duzue soilik web orrialde batean! Paper.li gaur egungo website interesgarrienetariko bat da. Hori dela eta aholkatzen dizuegu bistaz ez galtzea Paper-li! Gogora ezazue:  http://paper.li/HezkuntzaDig/1318322580#

martes, 11 de octubre de 2011

Teknologia eskoletan (Top 10 WebSite)

10º: http://aula21.net/aulablog21/escuela-20/ Blog honetan eskola 2.0 ren ideia azaltzen da. Pixka bat nahastuta dago dena, eta ez da erraza aurkitzea zer nahi dugun ; baina aurkitzen badugu informazio pila bat aurki dezakegu.

9º: http://blog.educastur.es/escuela20/ Website honetan, Asturiasen egindako eskola 2.0 proiektua azaltzen da. Oso web interesgarria.

8º: http://www.ite.educacion.es/es/escuela-20 Gobernuaren web ofiziala da da. Eskolaren 2.0 ren ideiak oso ondo azaltzen ditu, baina nire iritziz informaziorik falta zaio arlo batzuetan. Bertan egin diren eskola 2.0 ren inguruan egindako kongresuak agertzen eta azaltzen dira.

7º http://eskola20.ning.com/ Gaur egun, internet sarez sozialez beterik dago eta hau honen adibide bat da. Eskola 2.0 ren inguruan sare soziala da, non gure iritzia islatu ahal dugu, eta besteenak ikusi

6º: http://educar21.es/ Web hau, iritzisko website da. Teknologiarekin eta eskolaren inguruan dauden gaiak lantzen dira, beti autorearen ikuspegitik.

5º: http://www.aulatic.com/  Web honetan eskola 2.0 azaltzen da oso modu errazean. Gainera, informatikarekin lotuta beste gai "teknikoagoak" azaltzen dira. Oso erabilgarria.

4º: http://escuela2punto0.educarex.es/ Extremadurako web honetan, eskola 2.0 azaltzen da. Website honen diseinua oso polita da eta oso erraz aurkituko dugu nahi duguna.



3º: http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/ Blogen artean hau da eskola 2.0 eta teknologia berriak hobeto islatzen duena. Website hau, "profesionala" ez izateko oso ondo azaltzen du tratatzen diren gaiak.



2º http://www.educacontic.es/ Gaur egun website-ak ez dira testua bakarrik ; eta azken honen adibidea Educacontic da. Informazia eta testuak izan ezik podcast bat ere badauka non web orrialdean plasmatutako gaiak irratiko programa honetan ere azaltzen dira. Oso oso ona!



1º: http://www.eskola20.euskadi.net/ Eskola 2.0ren website hoberena. Euskaraz dagoen web honetan eskola 2.0 ren ideiak oso ondo azaltzen dira. Aukera asko ditugu web honetan eta sare sozialekin lotuta dago informazioa eskuragarri izateko. Ezin da hobea izan!


martes, 4 de octubre de 2011

Internetek erosotasuna sortarazi du (Google Book Search)

Seguraski, askok orain dela gutxi, unibertsitatera edo liburutegietara joan behar zirela unibertsitateko edo eskolako lanak egitera. Aipatu dudan bezala, hau ez da orain dela asko gertatu ; Nire etexean bertan nire arrebaren adibidea daukat. Berak nik baino 9 urte gehiago ditu, eta bere belaunaldia nire gurasoen belaunaldira gehiago hurbiltzen da nirea baino.




Lehen lanak egiteko, etxetik mugitu behar zen lanak egiteko, interneten informazioa bilatzeko asmoz. Orain ez gara etxetik mugitu behar. Internetekin egunetik egunera eraldatzen ari da aplikazio berriekin. Lehen ez zen posible liburuak irakurtzea Internetetik, era horrek sortarazi egiten zuen liburtegi batera joatea Internet etxean eduki arren. Orain Googlekin liburuak aurki ditzakegu etxetik mugitu gabe "Goodle Books" aplikazioarekin, eta hau bakarrik adibide bat da. Internetek gauza eta egoera asko ordezkaktzen ari da. Esan dugun bezala Google Book Search, liburutegiak ordezkatzen ari da; eta seguraski beste gauza batuzk erreformatzen joango dela.



Eskertzekoa da Internetek, gure bizitza erraztea, oso zaila delako era guztietan.