Jarrai Ezazu Hezkuntza Digitala hurrengo tokitan..


Mostrando entradas con la etiqueta Eskola 2.0 Aragoi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eskola 2.0 Aragoi. Mostrar todas las entradas

lunes, 5 de diciembre de 2011

Eskola 2.0 (Hausnarketa)


Gizakien munduan, teknologia berriak erabat garatuak daude,baina orain dela gutxira arte ez zen eskolara eraman. Garrantzitsua iruditzen zait irakasleok IKTei buruz ezagupen oso bat izatea gero gure ikasleei transmititzeko. Aitortu behar dugu ez dela gai erraza, baina IKTen elementu garrantzitsuenak eta onuragarrienak eskolara eraman behar dugu. Informazioa komunikatzeko era asko daude, eta XXI.mendeko komunikatzeko era aldatu egin da.




Okertuta egongo ginateke orain arte komunikatu garen metodoarekin alde batera utziko bagenu, baina aitortu behar dugu orain beste teknika batzuk erabiltzen direla informazio berbera transmititzeko. Bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu eta bakoitza ezagutzea ezinbestekoa da. Beraz, Eskola 2.0ren ideiak oso interesgarriak dira. Orain soilik faltatzen da irakasleok hain onuragarri den metodo honi  eskolan erabilera on bat bilatzea.

Eh ahaztu Eskola 2-0ren web ofiziala bisitatzea!

miércoles, 26 de octubre de 2011

Netbook-ak Lehen Hezkuntzan

Ondo dakizuenez, netbook-ak eskolaren 2.0 idei nagusienetariko bat da. Lehen hezkuntzako haurrek Acer markako netbook-ak erabiltzen dute. Netbook hauek 140gb edukiera dute eta oso erabilgarriak dira emango dieten erabilpenerako.



Konturatu behar gara Netbook-ak inbertsio handia izan direla hezkuntza proiektu berri honetan (eskola 2.0) eta horrek suposatzen du erabilpen on bat eduki behar izango dutela, martxan jarri dugun proiektua arrakasta izateko. Ordengailuak jartzen baditugu eskoletan ondo erabiltzeko dira ; bestela azken hauek kalte egingo dute  on egin baino.



Lehen hezkuntzako ikasleak urtero aldatzen ari dira. Orain dela 10-15 urte seguraski ia klase bateko ume gehienak ez zekiten zer zen ordengailu bat eta nola erabilitzen zen. Orain seguruenik badakitela erabiltzen baina blog honetatik egin nahi dugun galdera da... Ondo erabiltzen dakite? Seguraski EZ. Beraz hemen sartzen da irakaslearen papera. Erabilpen on hori sustatu beharko du ikasgeletan. Netbook-aren funtzio nagusiak ezagutu behar ditu ikasleak. Ere bai, zeintzuk dira bere funtzio "onak" eta bere funtzio "txarrak".



Kalean entzuten diren iritziak ez dira onuragarriak eta ezjakintasunaren fruituak dira. Hauek dira beste batzuen artean azken urte hauetan entzundako batzuk: " Paperontzira botatako dirua da, netbook-etan egindako inbertsioa" "Lehen hezkuntzako umeek ez dakite ordengailuak erabiltzen"  Amaitzeko eta laburbilduz esan beharrra dugu blog honetatik netbook-ak lehen hezkuntzara ekartzea oso erabaki ona izan dela, oso onuragarria izango delako hurrengo belaunaldietan. Baina bizitza honetako gauza guztiak bezala erabilpen on bat sustatu behar dugu irakasleok eskola 2.0-ren idei hau arrakasta izateko.

sábado, 24 de septiembre de 2011

Eskola 2.0 Aragoiko ikastetxeetan

Orain dela 2 urte, "Pedo de Luna"n ikastetxean, programa 2.0 jarri zen martxan. Aragoiko ikastetxe hau, Espainako ikastetxe aurrendari da. Programa hau, 2009garren urtean ezarrita, 5.568 umeentzako zen. Orain, bi urte pasa direnetik, kopuru hau gehitu egin da, eta ume gehiago onura ateratzen diote programa honi.



Ume bakoitzak, bere idazmahian ordenagailu portatila dauka eskolan ematen ari diren edukiak jarraitzeko modu digitalean. Aragoiko hezkuntzaren kontseilaria aitortzen du, "pasu garrantzitsu" bat dela eskolaren modernizazioan.