Jarrai Ezazu Hezkuntza Digitala hurrengo tokitan..


miércoles, 26 de octubre de 2011

Netbook-ak Lehen Hezkuntzan

Ondo dakizuenez, netbook-ak eskolaren 2.0 idei nagusienetariko bat da. Lehen hezkuntzako haurrek Acer markako netbook-ak erabiltzen dute. Netbook hauek 140gb edukiera dute eta oso erabilgarriak dira emango dieten erabilpenerako.



Konturatu behar gara Netbook-ak inbertsio handia izan direla hezkuntza proiektu berri honetan (eskola 2.0) eta horrek suposatzen du erabilpen on bat eduki behar izango dutela, martxan jarri dugun proiektua arrakasta izateko. Ordengailuak jartzen baditugu eskoletan ondo erabiltzeko dira ; bestela azken hauek kalte egingo dute  on egin baino.



Lehen hezkuntzako ikasleak urtero aldatzen ari dira. Orain dela 10-15 urte seguraski ia klase bateko ume gehienak ez zekiten zer zen ordengailu bat eta nola erabilitzen zen. Orain seguruenik badakitela erabiltzen baina blog honetatik egin nahi dugun galdera da... Ondo erabiltzen dakite? Seguraski EZ. Beraz hemen sartzen da irakaslearen papera. Erabilpen on hori sustatu beharko du ikasgeletan. Netbook-aren funtzio nagusiak ezagutu behar ditu ikasleak. Ere bai, zeintzuk dira bere funtzio "onak" eta bere funtzio "txarrak".



Kalean entzuten diren iritziak ez dira onuragarriak eta ezjakintasunaren fruituak dira. Hauek dira beste batzuen artean azken urte hauetan entzundako batzuk: " Paperontzira botatako dirua da, netbook-etan egindako inbertsioa" "Lehen hezkuntzako umeek ez dakite ordengailuak erabiltzen"  Amaitzeko eta laburbilduz esan beharrra dugu blog honetatik netbook-ak lehen hezkuntzara ekartzea oso erabaki ona izan dela, oso onuragarria izango delako hurrengo belaunaldietan. Baina bizitza honetako gauza guztiak bezala erabilpen on bat sustatu behar dugu irakasleok eskola 2.0-ren idei hau arrakasta izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario