Jarrai Ezazu Hezkuntza Digitala hurrengo tokitan..


Mostrando entradas con la etiqueta Ordengailuak ona. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ordengailuak ona. Mostrar todas las entradas

lunes, 7 de noviembre de 2011

Ikasten jokatuz (Elkarrekin.org)

Oso ondo dakigu, ikasi ahal dela jokatuz. Eta honen froga orain aztertuko ditugun flash joku batzuk dira. Elkarrekin.org website honetan gaztelera edo euskara ikasiko dugu joku erraz batzuekin. Joku hauek ez dira beste batzuek bezala. Hemen lortu nahi dena, umeek landu nahi dugun gaia ondo ikastea da. Modu interaktibo honekin umeak motibatuagoak sentituko dira gai berri bat ematerako orduan. 




Seguraski, sinonimoak landuko ditugula liburu baten aurrean esaten badiegu, ez dute bere burua motibatua sentituko. Eta ez badaude ikasteko prest, landuko dugun materia ez da ezartarako balio. Horregatik "joku" moduan ordengailuen aurrean aurkezten badiegu gaia  bere atentzioa lortuko dugu. Joku hauek oso lortuta daude. Gizon bat ahotzarekin gidatuak izango dira momentu guztietan, umea ez dadila galduko. Esan dugunez hainbat gai lantzen dira webgune honetan, hala nola sinonimoak, letra-zopak eta abar. Gaur egun teknologi berriak oso zabalduta daude geure ingurunean eta garrantzitsuak dira ezagutzea irakasleak izango garenean praktikan jarri ahal izateko.




Blog honetatik eskertu nahi dugu Elkarreking.Org egindako lan guztia. Eskola 2.0ren bultzatzaileak izan dira eta oso idei onak izan dituzte azken urte hauetan zehar. Gonbidatzen dizuegu Elkarrekin bisitatzea informazio gehiago eskuratzeko (http://www.elkarrekin.org/)


 

viernes, 14 de octubre de 2011

Ordenagailuak Lehen Hezkuntzan.. Txarrak ala onak?

""Orain dela urte batzuetatik aurrera teknologia berriak hezkuntza sailan gogor sartzen hasi dira. Hauen artean arbel digitalak, DVD-ak eta ordenagailuak besteak beste. Azken horretaz konkretuki hitz egingo dugu hemen, izan ere 2009. urtetik aurrera ikastetxe gehienetan haur bakoitzeko ordenagailu bana jarri dute. Honek abantaila asko suposatuko ditu, baina izango du desabantailarik? Haurren hezkuntzan eragin ona edo txarra edukiko du?




Hainbat adituk eta ez adituk ordenagailuan lan egiteak eta ordenagailua izatea material eskolarra eta ondorioz papera eta arkatza alde batera uztea, aurrerapauso bat baino desabantaila bat bezala ikusten dute. Arrazoia horixe bera da papera eta arkatza albo batean edo bigarren plano batean uztea. Betidanik egin dena izan da eta oso baliagarria izan den ikasketa bat da, orain ordenagailuekin idazten jarraituko da baina letrak teklatuan daude idatziak eta haurrek tekleatzen baino ez dute ikasiko eta eskuz idazteak ere garrantzi handia du eta baliogarria izan daiteke momentu zehatz batzuetan. Hemendik aurrera dena elektronikoa digitalizatua eta ordenagailuz egin da, baina hainbat egoeratan eskuz idazteara behartuta egongo dira. Aurreko guztia dela eta, gure ustez ordenagailuen eransketa ikastetxean onuragarria izango da, baina eskuz idaztea albo batera utzi gabe, hau da, ortografia, kaligrafia eta hizkuntzen idazketa on bat egiteko ariketak kendu edo ahaztu gabe.""





Iturria: iktikasleak

Nire iritzia:

Ordenagailuak, bizitza honetako gauza guztiak bezala, moderazioaz hartu behar dira. Ordenagailuak erabiltzeak es du suposatzen idaztea es jakieta edo ortografia akatsak egitea. Ordenagailua idazteko beste tresna bat da, boligrafoa edo idazteko makina bat bezala.