Jarrai Ezazu Hezkuntza Digitala hurrengo tokitan..


lunes, 14 de noviembre de 2011

Nire esperientzia bideojokoekin

Gaurko sarrera honetan, nik bideojokoekin izan dudan esperientzia kontatuko dizuet. Esperientzia hau hausnarketa moduan hartu behar da, egin ditudan gauzak haurrekin zuzentzeko.




Nire lehenengo esperientzia bideojokoekin 5 urtekin izan zen. Nire lehengusinak futbol bideojoko bat oparitu zidan nire urtebetetzeagatik. Bideojoko hau PEGI-k kalifikatu zuen +3 bezala, beraz niretzako aproposa zen. 6 urtekin nire gurasoek PlayStationOne oparitu zidaten. 9 urte egin arte bideojoko aproposekin jolastu nuen, hala nola FIFA, Spyro edo Gran Turismo. 9 Urteko mutil bat ez daki ia ezer drogei edo sexuari buruz, baina niretzako termino hauek ez ziren ezezegaunak izango zeren eta 9 urte bete nituenean Driver bideojokoa erosi nuen. 




Ez badakizue zein den Driver bideojokua esango dizuet 2001eko sentsazioa izan zela bideojokoen munduan. PEGI-k bideojoku hau +16 kalifikatu egin zuen, drogari eta sexuari buruzko gaiak lantzen zituelako. 9 urte izan arren joku hau pasatu nuen eta lehen mentzionatu izan dudan gaiak ikasi egin nuen harrituta. Geroago beste joku batzuekin pasatu egin dut denbora nire haurtzaroan hala nola Driver 2, edo GTA saga osoa. Azken hauek +18 kalifikazioa dute eta nagusientzako gaiez mintatzen dute ia trama osoan zehar (Sexua, arrazakeria, biolentzia, drogak, jokua,matxismoa...) Halaber, esan beharra daukat, GTA saga, niretzako munduan osoan, historian zehar egon den Bideojoku onena dela. Baina beti, adin gomendatuarekin jokatuz.





Beraz, esan beharra dago bideojokoak zenbait arlotan hezi nautela ; baina kontuz ibili behar da zeren eta gai hauek oso arriskutsuak dira umeentzako eta nik izan ez dudan kontrola sustatu behar da gaurko haurrengan. Zorionez gai hauek ez dute izan inolako efekturik nire portaeran, baina aitortu behar dut kasu batzuetan efektu hau baduela eraginik. Horregatik gomendatzen diegu gurasoei PEGIz jabetzea egindako sarrera HONETAN eta bideojokaok izan ditzaten bertuteaz oroitzea beste sarrera HONETAN.

No hay comentarios:

Publicar un comentario